eae-anv alderdiak atzo aurkeztu zituen Hernanin, Gipuzkoako zerrendak, martxoaren 9ko Espainiako hauteskundeetarako. Miren Legorburu Hondarribiako zinegotzia izango da Kongresurako zerrendaburua eta Iñaki Zabala Urretxuko alkatea, berriz, Senaturako zerrendaburua. Horiez gain, zerrendetan dijoaz baita ere Arrasate, Bergara, Anoeta, Pasaia, Azpeitia, Zestoa, Ikaztegieta, Billabona eta Lezoko alkateak, eta Alfonso Sastre idazlea (ekitaldira azaltzerik ez zuen izan eta bere gutun bat irakurri zuten) eta Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi idazlea.
Ekitaldi jendetsua
Ekitaldiak ikusmin haundia piztu zuen eta Biteri bete egin zen kazetariz eta EAE-ANVko jarraitzailez. Ekitaldian aldarrikatu zuten, hauteskundeetan Ezker Abertzalea ordezkatua egongo dela, eta aldaketarako aukera bakarra EAE-ANV izango dela. Egungo markoa gainditzearen alde egingo dituztela ahaleginak esan zuten. Atzo Biterin egin zen ekitaldian honakoek hitz egin zuten: Idoia Iberok, Miren Legorburuk, Marian Beitialarrangoitia Hernaniko alkateak, Fito Rodriguez idazleak, Andoni Tolosa Morau kantautoreak eta Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariak.
Kongresua
1- Miren Legorburu (Hondarribiko zinegotzia)
2- J. L. Alvarez Enparantza ‘Txillardegi’
3- Agurne Barruso (Bergarako alkatea)
4- Periko Peñagarikano (Anoetako alkatea)
5- Maider Ziganda (Pasaiako alkatea)
6- Iñaki Errazkin (Azpeitiako alkatea)
7- Alazne Olaizola (Zestoako alkatea)
8- Juanjo Olaizola (Usurbigo zinegotzia)
9- Karmele Belasko (Orioko zinegotzia)
Senatua
1- Iñaki Zabala (Urretxuko alkatea)
2- Ino Galparsoro (Arrasateko alkatea)
3- Alfonso Sastre
4- Eneritz Maiz (Ikaztegietako alkatea)
5- Maixabel Arrieta (Billabonako alkatea)
7- Haritz Salaberria (Lezoko alkatea)
8- Eneritz Arrondo (Zegamako zinegotzia)
9- Jose Luis Arizaga (Soraluzeko alkatea)