Festa asteburuan hasi zuten batzuek

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 28a, 01:00

Atzo Iñude eta Artzainak ibili ziren kalean barrena, ostiral eta larunbatean kaldereroek hasitako bideari segika. Iñauteriak ostegunean hasiko dira Hernanin eta hurrengo asteartean bukatu.

inauteriak gainean dira eta haien iragarle lanak egin dituzte asteburuan, Iñude eta Artzainek eta kaldereroek. Urtero inauteriak baino astebete lehenago iristen dira kaldereroak, eta aurten inauteriak ohi baino lehenago badira ere, despistatu gabe etorri dira pertza konpontzaileak, Hernaniko kaleak alaitu, eta inauterien iragarpena egitera. Ostiralean Langile ikastolako umeak ibili ziren kalean gora kalean behera, eta larunbatean Elur-Txoriko koadrila. Bestalde, atzo, Iñude eta Artzainak egin zuten ohiturazko kalejira, 100 dantzari eta musikari eta jende uholde bat atzetik zituztela. Iñauteriak gainean dira, eta batzuk festa asteburu bat lehenago hasi dute. Gainerakoentzat ostegunean hasiko dira, eta mozorrotu edo ez mozorrotu, izango da gozatzeko aukera Hernanin, asteartean sardina erre bitartean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!