Semaforoa jarri dute Tellerigainen, Lizeaga kalearen bukaeran

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 27a, 01:00

Zenbait ordutan ilara handiak izaten ziren Lizeaga kalean. Oinezkoek izango dute beti lehentasuna.

tellerigainen, Lizeaga kalearen bukaeran, hilara haundiak izaten ziren orain arte. Hau da zentrotik Urnieta aldera joateko irteerarik arruntena eta horrek ilara handiak sorrarazten zituen zenbait ordutan; gainera Errekalde aldera jo nahi zutenek ere ezin aterarik ibiltzen ziren, ilarengatik hain zuzen. Hori dela eta, joan den astean semaforoa jarri zuten. Hernaniko Udaltzaingotik jakinarazi dutenez, aste honetan oraindik semaforoa jar-tzeko lanetan aritu dira, lurrean semaforo parean dauden sensoreak jartzen; sensore hauek kotxerik zain dagoen jakinarazten diote semaforoari. Semaforoa beti gorri edo laranja egongo da.

Oinezkoek lehentasuna beti

Udaltzaingotik jakinarazi dutenez, nahiz eta semaforoa laranja egon, oinezkoek beti izango dute lehentasuna bidegurutze horretan, beraz, arreta handiz gidatzea gomendatu dute; semaforotik, lehen stopa zegoenetik, ateratzen direnek argi izan behar dute semaforoak ez diela lehentasunik ematen. Oro har, bizilagunek pozik hartu dute neurria, baina oinezkoren batzuk kexatu omen dira dagoeneko hain zuzen ere, arrisku honengatik, auto gidariek uste baitute, semaforo laranjak lehentasuna ematen diela. Azpimarratu behar da oinezkoek bertako bi zebrabideetan lehentasuna dutela, bai kanposantu aldera dijoan bidean eta bai Hernani Institutura dijoan horretan ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!