Teklan Hernanik 54-48 irabazi zuen Gabi jatetxearen aurka

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 27a, 01:00

Senior taldeak atzo, arratsaldeko 18:15etan jokatu zuen partidua, kiroldegian eta 54-48 irabazi zuten Gabi jatetxea taldearen aurka. Partidua oso disputatua izan zen, hasieran bixitariek 6 puntuko abantaila izan baitzuten, baina partiduak aurrera egin ahala, defentsa lanari esker, hernaniarrek buelta eman zioten markagailuari eta 10 puntu aurretik ibili ziren, azkenean sei puntuko abantailarekin irabazi bazuten ere. Hernaniarrak Bigarren mailako taldeen liga ari dira jokatzen orain (Lehenengora igotzeko faserako ez baitziren sailkatu), eta jokatutako bost partiduak irabazi dituzte; beraz taldeko lehenak dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!