Irabazi Trintxerpen

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 27a, 01:00

Gorengoen mailan 1-2 irabazi zuen Hernanik atzo. Emakumezkoen ligan, gaur du, 12:00etan Zubipen.

hernanik irabazi egin zion atzo ligan bigarren dijoan Trintxerpe taldeari. Partidu gogorra jokatu zuten bi taldeek eta hernaniarrek ausardiaz jokatu zutelako irabazi zuten norgahiagoka, lagun bat gutxiagorekin zirela sartu baitzuten garaipena eman zien gola. 1-2 irabazi zuten hernaniarrek eta erakutsi zuten oso maila onean jokatu dezaketela, ligan behar baino gehiagotan irristatu badira ere. Taldeak azken partiduetan ez ditu oso emaitza onak izan, eta atzokoa izan liteke bolada hobea hartzeko aitzakia ederrena.

Emakumezkoen ligan, Hernani-Elgoibar, gaur eguerdian

Emakumezkoen ligan, Hernanik Elgoibarren kontra jokatuko du gaur Zubipen, 12:00etatik aurrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!