Ume eta gurasoen konpartsa gaur

Kronika - Erredakzioa 2008ko ots. 4a, 01:00

Goizuetan ere inauteri jaiak dira eta gaur ere badute zertan gozatua. Mozorroak goizean goiz irtengo dira baserrietara, eta arratsaldeko 16:00etan, ume eta gurasoen konpartsa irtengo da. Arratsaldeko 18:30etan, mozorroak kalean ibiliko dira, eta afaria ere izango dute. Gaua girotzen, Saioa eta Alanbier trikitilariak ariko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!