Ligako oilarrak Landaren

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 27a, 01:00

Hernanik eta Liceo Francesek jokatuko dute gaur Landaren, 12:00etan, ligako liderrak eta hirugarrenak.

liceo Frances liderra estutzeko asmoarekin aterako da gaur Hernani Landarera, eguerdiko 12:00etan. Ligako liderra eta hirugarrena dira Liceo Frances eta Hernani eta partidu gogorra bezain ederra izatea espero da, ligako ekiporik gogorrena baita madrildarra, eta partidua irabazi beharra baitauka lehen postuari eusteko. Beraz, gaur txorakeriarik gabe aterako dira zelaira, eta aurrean hernaniarrak izango dituzte, Landaren indarrak pilatzen badakitenak, eta edozein talde estu hartu izan dutenak.

Lehenengo maila urruti xamar

Hernaniarren asmoa aurten ere lehen mailara igotzeko promozioa jokatzea zen, baina horretarako bigarren postuan gelditu beharra dauka ligan, eta helburu hori urruti xamar dago. Gernika dijoa momentu honetan ligako bigarren postuan 43 punturekin, eta Hernanik 31 dauzka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!