Zozketako saribanaketa otsailaren 8an egingo da

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 27a, 01:00

Etxerat elkarteak jakitera eman du sari bakoitza zein zenbakik irabazi duen.

Etxerat elkarteak jakitera eman duenez, zozketaren saribanaketa otsailaren 8an egingo da, 20:30etan. Etxeratek zozketa egin zuen Hernaniko artisten eta presoen arte-lanekin, Grande Marlaska epailearen aginduz debekatutako ekitaldiaren gastuei buelta emateko, eta orain jakinarazi ditu zozketako zenbaki sarituak: Xabier Arnaizek egindako argazkia 0785 zenbakiarentzat; Pedro Cano Pituk egindako gurutze-puntua 1033 zenbakiarentzat; Peio Goeioren oleoa 1316 zenbakiarentzat; Gorka Loranen esku pilota 1835 zenbakiarentzat; Asier Ormazabalen eguzki lorea 1018 zenbakiarentzat; Aitor Ruiz de Eginoren eskultura 0149 zenbakiarentzat; eta azkenik, Alai Zubimendiren infografia 0496 zenbakiarentzat. Sari banaketa, esan bezala, otsailaren 8an izango da, ostirala, 20:30etan, udaletxeko arkupeetan, ohiturazko kale-buelta egin ostean. Saridunek zenbakiarekin bertara joan beharko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!