«Autobus txartela merketzea oso positiboa da»

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 27a, 01:00

Elkartzen taldeak uste du txartelak gizartean dauden desberdintasun sozialak kontenplatu beharko lituzkeela.

autobuseko txartela merketzea ´oso positibo` jo du Elkartzen taldeak, Kronikara bidalitako prentsa oharrean. Elkartzenen ustez, beharrezkoa zen neurri hori hartzea lurraldebusek txartelak martxan jarri zituenetik. Bestalde, ´oraindik egiteko asko` dagoela uste du Elkartzenek eta bi puntu azpimarratu ditu: 1) batetik, txartelik gabeko bidaiak oso garestiak direla ´0,30 igo da lau urtetan`. 2) Eta bestetik, gizarteko desberdintasun sozialak ez dituela kontuan hartzen ´langabetuak, ikasleak, alargunak eta diru sarrera oso bajuak dituztenak gutxiago ordaindu beharko lukete, Bizkaian eta leku guztietan bezala`. Prentsa oharrak gaineratzen du ´Diputazioak izugarrizko lanak hartzen ditu enpresarien zergak murrizteko, eta denak jartzen dira ados, baina ez al dago Diputazioan inor prest diru sarrera duinak ez dituztenei laguntzeko?` Bukatzeko, Elkartzenek dio ´gogoratu nahi genuke 1.700 sinadura bildu ondoren jarri zuela Diputazioak martxan gaurko txartel sistema, herritarrak kexatu ondoren. Oraindik lan asko dago egiteko, baina uste dugu bide onean goazela`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!