Urumea ikastolatik abiatuko dira 180 gazte, 12:00etatik aurrera, eta Plazan egingo dute ekitaldi nagusia.
INAUTERIAK gainean ditugu eta urtero bezala, aurreko astean Iñude eta Artzainen konpartsa ibiliko da herriko kaleetan barrena, Urumea ikastolaren eskutik. Atzo Kaldereroek egin zuten inauterien iragarpena (aurten inoiz baino garaizago), eta gaur Iñude eta Artzainen txanda izango da.
Eguerdian aterako da Konpartsa Urumea ikastolatik, globeroak, piruleteroak, umezainak, alkatea, idazkaria, sendagileak, erizainak... 66 dantzari eta 45 musikari. Guztira 180 lagun joango dira Iñude eta Artzainei lagunduz, eta herriko kaleetan barrena buelta luzea egingo dute, Gudarien plazan bukatzeko
Gudarien plazan izaten da ekitaldi nagusia. Bertan, Iñudeek haurrei txertoa jarriko diete eta Udal agintariei aurkeztuko dizkiete, izenak errejistroan idatzita geratu daitezen. Konpartsa, gaur, 12:00etan, Urumea ikastolatik abiatuta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!