atzo egin zen urteko lehenengo Nahas Mahas azoka, aurten lehenengo aldiz Hernaniko Udalak antolatuta, eta beti bezala jende mordoxka ibili zen goiz guztian zehar. Herritarrek jarritako 29 postu izan ziren atzo, eta aukera zabala eskaini zitzaien inguratu zirenei. Udalak beregain hartu du aurten, orain arte Emaus fundazioak antolatzen zuen azoka, bi aldeek hala erabakita, eta azpimarratu dute orain arte egindako lanak sinesgarritasuna eta arrakasta eman dizkiola azokari. Hurrengoa, otsailaren 23an.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!