Hernaniko pelotariak bi finaletan

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 26a, 01:00

Aritz Otaegi hernaniarrak Gipuzkoako Trinkete Txapelketako finala jokatuko du gaur, Iruran, 15:30etan. Aritz Otaegik jubenil mailan jokatzen du eta orain arteko partidu guztiak irabazi ditu buruz buru. Lehengo asteburuan erraz gainditu zuen Oiarpe taldeko pelotaria finalaurrekoan (35-13). Gaur, talde bereko beste pelotari bat izango du aurrean, Iruran, 15:30etan. Bestalde, atzo iluntzean jokatu zuen Paul Ojuelek Areetako Txapelketako finala, Bidaniako Telletxea pelotaria atzelari zuela. Final laurdena 22-5 irabazi zien Gerrero-Ladron de Gebara bikoteari eta finalaurrekoa 22-18 Iturrioz-Mendinuetari. Atzoko finala Alabarado-Galarzaren aurka jokatu zuen, baina emaitzarik ez zen iritsi erredakziora itxi aurretik. Bestalde, Euskal Herriko Txapelketako partidak ere jokatu zituzten Hernaniko jokalariek lehengo asteburuan, eta hauek dira emaitzak: - Kadeteetan, Santxo-Aizpitartek II 22-Markinak 6. - 22 urtez azpikoetan, Arrieta-Esnaolak 22-Aiarak 21. - Nagusietan, Oberenak 22-Ioritz San Sebastianek 17. - Paleta, jubenilak: Pagola-Ugaldek 30-Kukuk 2 eta Adurzak 30-Lizeaga-Zabalegik 9.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!