Lehenengo Bizikleta Festa antolatu zuten abenduaren 30ean, eta era batera edo bestera parte hartu zuen jendeari eskerrak eman nahi dizkie antolatzaileek: laguntzen parte hartu zuten ikastetxeetako gurasoei (Urumea, Ereñotzuko Txirrita, Langile, Inmaculada eta Elizatxo); JOCC-Zikuñako Amako txirrindulari elkarteko kideei, Hernaniko Udaltzainei eta Kirol Patronatuko kideei, guztira 70 bat laguntzaileri. Horrez gain, eguraldiak beldurtu gabe ibilbidea bizkiletan egin zuten 300 hernaniarrei ere eskerrak eman nahi dizkiete JOCC-Zikuñako Amako kideek eta 2008ko udazkenean burutuko den II. Bizikleta Festan parte hartzera gonbidatu.
Kamiseta berria
Zikuñako Amako taldearen kamiseta eta gainontzeko material eskaera istekotan direla jakitera eman du taldeak. Horrez gain, Federazioaren fitxa berria egiteko epea urtarrilaren 31ra artekoa dela ere eman du jakitera. Interesa duten guztiak Mendate dendatik pasa daitezke (Txirrita kalea), astelehenetik ostiralera, 20:00etatik 21:00etara edo telefono honetara deitu (Txemari: 686 62 90 38).