Trintxerpen gaur eta Zubipen bihar

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 26a, 01:00

Hernaniko bi talde nagusiek partiduak dituzte gaur eta bihar. Gorengo mailako taldeak partidu zaila du gaur Trintxerperen etxean, 16:30etan. Hernaniarrak sailkapen erditik gora dijoaz, baina goiko muturrera iritsi ezinda jarraitzen dute. Gaur Trintxerpetik hiru puntuak ekartzeak salto haundia suposatuko lieke txuri-berdeei, baina ez da xamurra izango.

Bihar Zubipen
Bihar, Emakumezkoen Ligako taldeak jokatuko du Zubipen, 12:00etan, Elgoibarren aurka. Berez, partidu erraza beharko luke hernaniarrentzat, elgoibartarrek ez baitute punturik lortu orain artean. Hernaniarrak igoera fasea ari dira jokatzen eta sailkapeneko erdi parean daude.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!