Hernaniko gimnastak gaur Arrasaten eta bihar kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 26a, 01:00

Gimnasia erritmikoak bi ekitaldi garrantzitsu izango ditu gaur eta bihar, Hernaniko kirolarientzat. Gaur, Uharkape frontoian, federatu amateurren txapelketa izango da. Bertan Hernaniko jubenil mailako taldea ariko da 2 zinta eta 3 uztaiekin, eta banaka Amaia Agirre ariko da mazoekin. Bihar, igandea, berriz, Hernaniko kiroldegian bertan izango da kurtso hasierako erakustaldia, 11:00etatik 12:30etara. Bertan Hernaniko klubeko benjamin, alebin, infantil eta jubenil guztiek hartuko dute parte eta Donostiako Karmelo ikastetxeko gimnastak ere gonbidatuak daude.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!