Osiñaga auzo elkarteak bilera izango du bihar, igandea. Iazko balantzea egingo dute, egindako ekitaldi eta diru kontuen inguruan. Olazagirre zerrategiaren inguruko auzia ere azalduko dute. 2008ko egutegia finkatzen hasiko dira, jaiak eta bestelako ekintzak. Auzoaren beharrei buruz ere hitz egingo dute. Eguerdiko 12:00etan, Arriatsun.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!