Tolosako Inauterietako abestiak joko ditu bihar Musika Bandak

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 26a, 01:00

INAUTERIAK datorren asteburuan hasiko dira Hernanin eta girotzeko Hernaniko Musika Bandak gaiarekin lotutako kontzertu berezia eskainiko du bihar. Urtero egiten dute Inauterien bueltako kontzertu berezia eta aurtengoan Tolosako inauterietako abestiak joko dituzte, asko oso ezagunak direnak: Diana, Iriyarena, Pello Ziri Ziri, Baratzeko pikuak, Galtzaundi, Pastelero, Farol dantza, Paquita la Vergaresa, Isabelita, Habanera, Contrapas, Polka, Praskuarena, Habanera, Jota eta Irureta. Bandaren zuzendari lanetan Cipri Otxandorena izango da. Kontzertua Udaletxeko arkupetan izango da, eguerdiko 13:15etan hasita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!