Goizuetako Inauteriak

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 26a, 01:00

GOIZUETARREK ez dute aukerarik galtzen festarako. Inauterietarako ere jai egitarau ederra antolatu dute, datorren igandetik aurrera, hurrengo larunbatera arte. Guztiek izango dute aukera nola edo hala parte hartzeko. Esate baterako, gaztetxoek Zagi Dantza izango dute igande arratsaldean, umeek eta gurasoek konpartsa eta txokolatada egingo dute astelehenean eta dantza egin nahi dutenek egunero musika izango dute plazan.

Mozorroak eta Zagi Dantza Parranda bizian ibiltzeaz gain, tradizioari ere eusten diote Goizuetan eta Mozorroak eta Zagi Dantza dira Inauteri festetako protagonista. Astelehenean, baserriz baserri ibiliko dira Mozorroak eta arratsalde partean, itzuliko dira herrira dultzaineroek lagunduta. Ondoren, afaria egingo dute eta nahi duenak parranda egiteko aukera izango du. Asteartean ere egun osoan zehar bueltaka ibiliko dira eta 16:30etan Zagi Dantza izango da herriko kaleetan. Otsailaren 9an, larunbata, Lantzeko Inauterien desfilea izango da, arratsaldeko 17:30etatik aurrera.

Otsailak 3, igandea
17:00: Gaztetxoen Zagi Dantza.
19:00: Izer eta Alabier trikitilariak plazan.
Otsailak 4, astelehena
08:00: Mozorroen irteera
baserrietara.
16:00: Ume eta gurasoen konpartsa
eta txokolatada.
18:30: Mozorroak eta dultzaineroak.
19:30: Saioa eta Alabier trikitilariak plazan.
22:00: Mozorroen afaria.
23:30: Saioa eta Alabier trikitilariak plazan.
Otsailak 5, asteartea
09:00: Mozorroen gosaria.
10:00: Mozorroen irteera.
14:00: Mozorroen bazkaria.
16:30: Zagi Dantza.
20:00: Dantzaldia TZ taldearekin plazan.
22:00: Mozorroen afaria.
24:00: Dantzaldia TZ taldearekin plazan.
Otsailak 9, larunbata
17:30: Lantzeko Inauterien desfilea.
20:00: Elektrotxaranga, kaleetan zehar.
22:00: Mozorroen afaria eta ondoren Elektrotxaranga.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!