Datorren astean Inauteriak Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 26a, 01:00

DEMONIOAK, pailazoak, mexikarrak... Denetarik izango da datorren astean herriko kaleetan, izan ere, Inauteriak bertan dira. Ostegun Gizena eta Ostiral Argala izango dira egunik lasaienak, hortik aurrera dena kolorez, musikaz eta mozorroz jantziko da. Ostiralean emango zaio hasiera ofiziala, Txatarra txarangari egindako omenaldiarekin. Erraldoiak, buruhaundiak eta Kriskitiña taldea hasiko dira bazterrak alaitzen. Arratsaldean Euskodiskoteka izango da Plaza Berrin. Larunbatean Azeri Dantza, txaranga, mozorro festa Tilosetan, eta txikientzako poniak eta zezen txikiak izango dira, besteak beste. Igandean, pelota partiduak, konpartsak, pailazoak, txarangak eta abar. Astelehenean, dianaren ondoren, azeri dantza izango da, bereziki gaztetxoentzat. Umeek malabarismo eta oreka tailerra, herri kirolak eta abar izango dituzte; arratsalde partean Break dantza-Scratch erakustaldia izango da Tilosetan. Asteartean ehortziko dute Sardina gaixoa, datorren urtera arte. Bitartean festa.

 

EGITARAUA

Otsailak 1, ostirala
15:15: Inauterien hasiera ofiziala.
Txatarra txarangari omenaldia.
Eskoletako umeen irteera.
17:00: Erraldoi eta buruhaundiak eta Kriskitiña dantza
taldea.
17:30: Euskodiskoteka Plaza Berrin.
Otsailak 2, larunbata
10:00: Azeri dantza.
11:00: Betikoak txaranga.
11:30: Haurrentzako poniak eta zezen txikiak Latsunben.
12:00: Benta zaharreko mutiko alaiak taldea.
13:00: Erraldoi eta buruhaundiak eta Kriskitiña dantza taldea.
17:00: Haurrentzako emanaldia Azkona taldearekin, Atsegindegin.
17:30: Benta zaharreko mutiko alaiak taldea.
18:00: Betikoak txaranga.
19:00: Mozorro festa gaztetxoentzat Tilosetan.
00:00: Betikoak txaranga.
Otsailak 3, igandea
10:00: V. Berria Txapelketa. Pelota partiduak, kiroldegian.
11:00: Betikoak txaranga.
12:00: Konpartsen irteera Urbieta kaletik: Ttarla dantza taldea, La Inmaculada ikastetxea eta Elizatxo ikastola.
17:30: Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak Atsegindegin.
18:00: Betikoak txaranga.
19:30: Hernani Musika Eskola Publikoko trikitilari eta dultzaineroak.
Otsailak 4, astelehena
09:00: Diana Hernani Musika Eskolako ikasleekin.
10:00: Azeri dantza gaztetxoentzat.
11:30: Haurrentzako poniak eta zezen txikiak Latsuben.
12:00: Haurrentzako malabarismo eta oreka tailerra Atsegindegin.
16:00: Erraldoi eta buruhaundiak eta Kriskitiña dantza
taldea.
17:00: Haurrentzako herri kirolak Atsegindegin.
18:00: Break dantza-Scratch erakustaldia Tilosetan.
Otsailak 5, asteartea
18:30: Sardinaren ehorzketa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!