The Spring Onions hirukoteak jazza ekarri zuen Biterira

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 26a, 01:00

The Spring Onions hirukoteak kontzertu berezia eskaini zuen ostegunean Biterin, izan ere, ez dira ohikoak jazz kontzertuak herrian eta zaletuek eskertu zuten. Satxa Soriazu hernaniarra da Spring Onions taldeko pianojolea. Harekin batean izan ziren Juanma Urriza bateria eta Kike Arza baxujolea. Satxa Soriazuk iaz bukatu zituen piano ikasketak Musikenen, Euskal Herriko Goi Mailako Ikastegian. Ibilbide luzeko musikaria da, izan ere, 8 urterekin hasi zituen musika ikasketak. Gaur egun hainbat taldetan jo eta kolaboratzen du.

Hilaren 20an
Ainara Ortega Otsailaren 20an Ainara Ortega jazz abeslari hernaniarra entzun ahal izango dugu Biterin, iaz Musikenen ikasketak bukatutakoa hau ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!