Osiñaga auzoan bizi naiz (Olazagirre zerrategitik 20 metro eskasera), 1997ko abenduaz gero.
Auzora bizitzera etorri nintzenerako martxan zen zerrategi polemikoa, eta legalizatzeko batzuen edo besteen interes politikoetatik aparte, zera adierazi nahi dut, garbi eta ozen:
- 1997az geroztik gaur arte ez dut kexarik ez soinuagatik, ez kontaminazio akustiko edo usainengatik, eta ez da arazorik izan zerrategia hornitzeko nahiz banaketarako etorritako kamioiak ugaritu direlako.
- Gaur egun, beren jabeek desinteresatuki utzita, aurrean bizi garen bizilagunek 15 bat kotxerentzako parking-a dugu, eta 4 zabor eta berrerabiltzeko edukiontzientzat tokia.
- Gaur egun, ez auzo elkarteak eta ez Udalak ez die egin inkestarik, zuzenean bizilagunei afektatzen dien zerrategiaren gainean.
Hau guztia kontuan hartuta, zerrategiaren ´arazoa` hil ala bizikoa da auzoarentzat? edo badira hau baino arazo askoz larriagoak?
Bukatzeko, zerrategia itxiko luketen kasu hipotetikoaren aurrean galdera hauek ditut: Orube honetan zer negozio edo industria jarriko da? Sagardotegi gehiago? Bizilagunek non utziko dugu kotxea? Zabor edukiontziak non jarriko dira?
Jabi Ormazabal Esteban
(* Erredakzioan euskeratua)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!