Marian Beitialarrangoitia Alkatea libre utzi zuen epaileak, deklaratu ondoren

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 25a, 01:00

Marian Beitialarrangoitia Alkateak atzo deklaratu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalean, ordu erdiz, eta Santiago Pedraz epaileak baldintzapean libre utzi zuen, neurririk gabe. Ekitaldi batean egindako deklarazioengatik deitu zuen deklaratzera, ´terrorismoa gorestea` leporatuta, Igor Portu, Mattin Sarasola eta gainerako euskal preso politikoei elkartasuna adierazi zielako. Hernaniko Alkateak atzo epaileari adierazi zion bere asmoa ez zela indarkeria gorestea, euskal presoekiko sentimendua adieraztea baizik. Ignacio Gordillo fiskalak eskatua zuen ezartzeko hamabostean behin sinatzera joan beharra eta Estatu espainiarra utzi ezina, baina epaileak, neurririk gabeko baldintzapeko askatasuna eman dio. Manifestazioa atzo Manifestazioa izan zen atzo Hernanin, iluntzeko 20:00etan, Alkatea bertan zela. Nabarmendu zuen sentimenduak epaitu nahi izan dituztela eta prozesu guztia oraingo testuinguruan kokatu zuen. Beitialarrangoitiak bereziki eskertu zuen azken egunotan jaso duen babesa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!