Hernani Konektion saioa izango da gaur Molotoff irratian, 21:00etatik 22:00etara (bihar 16:00etatik 17:00etara errepikapena). Gaurko gaiak: Hernaniko Alkatearen zitazioa Madrileko Auzitegi Nazionalean; Alkateari elkartasuna adierazteko egingo den udal bilkura eta mobilizazioak; Udal aurrekontu proposamena; herriko agenda eta kirol informazioa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!