Alberto Zapirain Sanchiz 42 urteko hernaniarra desagertua dago urtarrilaren 10az gero eta familia non dagoen argituko duen informazio bila dabil. Inongo informaziorik duenak lehenbailehen deitu dezala 112ra edo, senitartekoen telefono honetara: 652 76 20 16.
Alberto Zapirain urtarrilaren 10ean, ostegunarekin atera zen etxetik, arratsaldeko 15:00ak aldera, Hernaniko Apeaderora bidean. Trena hartu behar zuen, Martutenera lanera joateko, baina jakin ahal izan dute ez zuela trenik hartu. Senideen hitzetan zenbait informazio jaso dute, baina pista garbirik ez dute lortu.
Mutil argala eta
1,76 metro luze
Hernaniarrak 1,76 metro ditu, argala da eta etxetik atera zenean galtza bakeroak, jertse marroia eta kazadora beigea zeramazkien.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!