Marian Beitialarrangotia deklaratzera deitu izana salatzen duen mozioa onartu du Plenoak

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 24a, 01:00

Ez ohizko Plenoa izan zen atzo Udaletxean, Marian Beitialarrangoitia Alkatea Auzitegi Nazionalera deklaratzera deitzu izana salatzen duen mozioa eztabaidatzeko. Gobernu Taldeko kideak azaldu ziren Plenora, eta oposizioko ordezkaririk gabe egin zen, komunikabide ugariren aurrean. Gobernu Taldeak aho batez onartu zuen mozioa eta ´oso larritzat` jo zuen oposizioko alderdiak ez azaldu izana. Mozioak dio, ´salbuespen egoera` bizi dugula. ´Euskal independentismoaren aurka erabiltzen ari diren bitartekoak historiako garai beltzenak gogorarazten dizkigu: Frankoren diktadura, Burgosko prozesua, GAL, Intxaurrondoko torturak, alderdien ilegalizazioak, debekuak, kolpeak, atxiloketa masiboak, euskal presoen sakabanaketa...`. Azken aldiko erasoak ´etengabeak` direla azpimarratzen du ´azkena gure herriko alkatearen aurka Espainiako Auzitegi Nazionalak hartutako erabakia`. EAEren iritzian ´eraso hauek guztiek garbi erakusten dute PSOEko Gobernuak herri honentzako duen eskaintza: Espainiako konstituzioa eta errepresioa, herritarrei euren etorkizun politikoaren inguruan erabakitzeko duten eskubidea ukatzen die, gatazka politikoa iraunaraziz`.
Sei puntu Mozioak sei puntu ditu: 1) Larritzat jotzen du Beitialarrangoitia Auzitegi Nazionalak deklaratzera deitu izana. 2) ´Adierazpen askatasunari ezin zaio mugarik jarri ´eta euskal preso politikoei besarkada bat bidaltzea adierazpen askatasunaren ariketa bat da`. 3) ´Espainiako Auzitegi Nazionalak Beitialarrangoitiaren aurka neurriren bat hartuko balu, Udal honek egun duen egitura eta ordezkaritza politikoa errespetatuko luke`. 4) Udalak ´herrian antolatuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia` egiten du. 5) Udalak bere gain hartzen ditu erabaki honek eragingo dituen gastu ekonomiko guztiak. 6) Onartutakoaren berri emango zaie herritar zein hedabideei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!