Adierazpen askatasunaren alde

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 23a, 01:00

Adierazpen askatasunaren alde
Audientzi Nazionaleko Pedraz Epaileak Hernaniko Udaleko Alkate Anderea deitu du deklaratzera datorren ostegunean, urtarrilak 24, Madrilen, urtarrilaren 12an Iruñean egin zen ekitaldi politikoaren hasieran esan zituenengatik. Honen aurrean Hernaniko Udaleko, Ongintzako eta Kiroldegiko LABeko sail sindikalek zera adierazi nahi dugu publikoki: Mota honetako deialdiek adierazpen askatasuna gogor erasotzen dutela eta onartezinak direla. Bestalde, elkartasuna adierazi nahi diogu MARIANi une latz hauetan. Bukatzeko, gu urtarrilaren 24an goizeko 11:00etan (Gure Alkateak deklaratu behar duenean ) Gudarien Plazan kontzentratuko gara 11:30ak arte, eta deialdia luzatzen diegu Udaleko eta Patronatoko langile guztiei bertan parte hartzera, eta herritar guztiei ere bai.
Joxe Arrieta Iraola Hernaniko Udaleko LABeko Sail Sindikalaren izenean

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!