Nahas Mahas bigarren eskuko azoka izango da datorren larunbatean, Atsegindegin, goizeko 10:00etatik 14:00etara. Orain artean, Emaus fundazioak antolatu du azoka, baina hemendik aurrera, Udalak hartuko du bere gain. Azoka honen helburua da, gauzak berrerabiltzea, eta aitziki horretan bigarren eskuko gauzak dituenak sos batzuk ateratzeko aukera izatea.
Guztira, Atsegindegin, 50 bat posturentzako dago tokia, eta oraingoz, 20 bat lagun daude izena emanda. Inor animatuko balitz postua jartzera, 943 33 70 43 telefonora deitu behar du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!