Sagastiyako proiektua

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 23a, 01:00

Hirigintza Batzordea bilduko da gaur Udaletxean, 18:00etan eta Puntuetako bat Sagastiyan babes ofizialeko 297 etxebizitza egiteko egitasmoari dagokiona da, urbanizazio proiektua baitute mahai gainean. Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako urbanizazio proiektuari behin behineko onarpena eman behar dio udalak, eta gaur aztertuko du Hirigintza Batzordeak Gobernu Batzarrera aurretik.

‘Proiekto hombre’ko eraikina
Gaurko Batzordeak aztertzeko duen beste puntuetako bat, Proiekto Hombreko eraikinari dagokiona da. Lehengo eskola zena (atze aldeko eraikin grisa) botatzeko baimena lortua dute dagoeneko eta eraikin berria egiteko eskaria egin dute. Horrez gain, Aitor Zinea zen horretan, supermerkatua jarri litekeen ikusteko kontsulta bat ere bada gaurko gaien artean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!