Auzitegi Nazionaleko Santiago Pedraz epaileak artxibatu egin ditu Marian Beitialarrangoitia alkatearen aurka irekita zeuden dilijentziak, Iruñan egindako hitzak inongo delitu ez direla iritzita. Fiskaltzak, bere aldetik, errekurritu egingo duela adierazi du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!