Alzehimerra eta degeneratiboak diren beste gaisotasunak Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 22a, 01:00

Jose Maria Gonzalez

Alzehimerra eta degeneratiboak diren beste gaisotasunak Hernanin Alzehimerrak nere etxeko atea jo zuen eta patuak nahi izan zuen nere emazteak atea irekitzea. Esperientzia gogorra da, eta nahiz eta maitasun osoz egin, pixkanaka-pixkanaka, zaintzailearen indarrak xahutzen ditu nekeak erabat jotzeraino. Buruari mila buelta emanda, gogoratu zitzaidan Hernanin babes fisiko, psikologiko eta moralerako taldea sortzea. Ezin izan nuen nire ametsa egi bihurtu, AFAGIk asesoratuta (Gipuzkoako Alzehimerra dutenen senideek osatutako elkartea), SENDIAN instituzioarekin harremanetan jarri arte. Eta Hernaniko Ongintza Patronatuaren laguntzarekin posible izan zen aurreneko laguntza taldea sortzea, 2007ko azaroan. Taldeak izan duen harrera ona ikusita, bigarren talde bat osatzekotan gara, herrian, Alzheimerrak eta degeneratiboak diren beste gaisotasunak eragiten dien pertsonak biltzeko. Eskerrik beroenak AFAGI, SENDIAN eta Ongintza Patronatuari nere ametsak egi bihurtzeagatik. Jose Maria Gonzalez *Erredakzioan euskeratua
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!