Hernaniko ezindu fisikoen bilera, datorren ostegunean Biterin

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 22a, 01:00

Etzi, osteguna, bilera deitu dute Hernaniko ezindu edo elbarri fisikoentzako, Biteri kultur etxean, arratsaldeko 17:00etan. Hiru puntu nagusi eztabaidatuko dituzte etziko bileran: 1) Hernaniko ezindu fisikoen gaur egungo egoeraren azterketa egitea. 2) Eztabaidatu eta ahal dela erabaki, elkarte legal bat sortzea. 3) Erregu eta galderak. Bilera irekia izango da eta herriko ezindu fisikoei bertara azaltzeko dei egin diote antolatzaileek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!