Urteak joan, urteak etorri, zaharrak berri. Iaz, urtearen amaieran, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak emandako epaiaren berri izan genuen. Behin-betikoa den epaiak, Udalak Olazagirre S.A. zerrategiari emandako lizentzi guztiak baliogabe uzten ditu. Epaitegietan bigarrenez frogatu dugu Hernanin indarrean dauden legeek ez zutela eta ez dutela baimentzen Olazagirre S.A. zerrategia dagoen lekuan kokatzea.
Hurrengo batzarrean Osiñagako auzo elkarteak zer egin erabakiko du, baina egindako huts egitea konpontzea Udalari dagokio. Hala ere, huts egitea berriro errepika ez dadin, eta auzia behin betiko ixteko, Hernaniko Udalak urteetan erakutsitakoa baino zentzu gehiago beharko du izan. Baita garbiagoa ere.
Josu Arrieta
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!