Urko Kasadok irabazi du aurtengo tabernetako bertsolari txapelketa

Kronika - Erredakzioa 2008ko urtarrilaren 21a

URKO Kasadok irabazi du tabernetako 14garren bertsolari txapelketa. Bigarren Iraitz San Kruz izan zen eta hirugarren Angel Abilats. Haiekin batean izan ziren Jon Altuna Oxan, Aitor Barrenetxea eta Igor Muñoa. Urtero bezala San Sebastian egunaren bueltan izaten da bertso txapelketa berezi hau eta dagoeneko baditu bere jarraitzaileak, Garin taberna lepo baitzegoen aurten ere. Oholtza gaineko bertsolariez gain izan zen kantatzera animatutako bat-bateko bertsolaririk ere, eta erakutsi zuten datorren urterako txapelketarako hautagairik ez dela faltako.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!