IREKI da txotx denboraldia, eta urtero bezala, mugimendu haundia izango da herrian maiatza hasiera arte sagardotegien bueltan. Urtero jendetza etortzen da herrira sagardoaz eta sagardotegietako giroaz gozatzera. Denboraldiak onurak ekartzen ditu, baina baita hain gustagarriak ez diren ondorioak ere. Gaiari buruzko herritarren iritziak bildu nahi ditu Udalak eta aste honetan emango da aurreneko urratsa; horretarako, adin tarte ezberdineko herritarrekin bilerak egingo dira. Ostiralean Ereñotzun izango da bilera, bertako auzotarrekin. Bilera guztietan partehartze prozesuetan aditua den Nikola Foronik eta udaletxeko ordezkari batek hartuko dute parte. Bilera hauen ondoren, bertan osatuko diren taldeek zehaztuko dute hurrengo bilerak noiz egingo diren. Prozesu honen helburua da herritarrek txotx garaiaren inguruan duten iritzia jasotzea, eta informazio horrekin, Udalak datorren denboraldietarako estrategiak eta lan ildoak zehaztuko ditu.
BILERAK:
-Urtarrilak 21, astelehena. 18-30 urte bitartekoentzat
bilera. 19:30etan, Biterin.
-Urtarrilak 22, asteartea.
30-45 urte bitartekoentzat
bilera. 19:30etan, Biterin.
-Urtarrilak 23, asteazkena.
45-60 urte bitartekoentzat
bilera. 19:30etan, Biterin.
-Urtarrilak 24, osteguna.
60 urtetik gorakoentzat bilera 19:30etan, Biterin.
-Urtarrilak 25, ostirala.
Ereñotzuko auzotarren bilera, 19:30etan, Ereñotzuko eskolan.