Datorren larunbatean irtengo dira kaldereroak Hernanin, iluntzeko 21:00etan, urteroko moduan, Elur Txori elkartearen eskutik. Entsaioak, berriz, gaur, bihar eta etzi izango dira, ilunabarreko 20:00etan, Elur Txori elkartean bertan. Larunbatean afaria izango da Elur Txorin eta zerrenda bertan dago jarria. Prezioa 7 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!