www.bertsoa.com bertso-plaza, 100.000 bisitari pasa

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 20a, 01:00

urtebete da Jexux Mari Irazu bertsolariak www.bertsoa.com bertso-plaza digitala abian jarri zuela. Plaza digital hau plazaz plazako bertsogintza eta informazioa biltzen dituen lehenengo agerkari digital eta tematikoa da. Bertan, pasa den urtean izandako 200 bertso ekitaldi inguru jarri ditu sarean, hainbat emanaldi zuzenean eman ditu, besteak beste, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako txapelketak eta eskolarteko txapelketak. Horrez gain, bertsoaren inguruko erreportaiak, elkarrizketak eta aktualitatea landu ditu. 100.000 sarreratik gora Urtarrilaren 28an plazaratu zen eta helburua, bertsogintzaren zabalkundean bide berriak irekitzea zen; urtebeteko ibilbideak argi erakutsi du internetak aukera handiak eskaintzen dituela bertsolaritzaren sustapenerako. Bertsozaleen erantzuna ere halakoxea izan da: 100.000 sarreratik gora izan ditu bertso-plaza digital honek. Eta horietako asko nazioartetik: EEBBetatik, Hego-Amerika osotik, Europako beste herrialdeetatik, Txinatik, Aus-traliatik, Yemenetik... Bertso saioak eta aktualitatea Bertsoa.com bertso-plaza digitalak hiru alderdi landu ditu nagusiki: batetik, plazaz plazako bertso ekitaldiak sarean jarri ditu, dagoeneko 200, orain arte komunikabide batek zabaldu duen bertso kopururik haundiena; bestetik, bertso ekitaldi garrantzitsuak zuzenean eman ditu, 30 hain zuzen ere, bazter eta mota guztietakoak, esate baterako, herrialdeetako finalak, eskolarteko finala, Bertso eguna eta herrietako bertso ekitaldi xumeagoak; azkenik, bertso aktualitatearen jarraipena egin du, hainbat albiste, erreportai, elkarrizketa eta abarren bidez, esate baterako, Koldo Tapia Bertsolari Elkarteko idazkari izandakoari egindako elkarrizketa, Gu ta Gutarrakekoei egindakoa, Plazatik Gaztetxera erreportaia eta hainbat ekitaldien jarraipena. Eskerrak eman eta aurrera bertsoa.com bertso-plaza digitalak urrats handia eman du bertsolaritza internet bi-dez zabaltzeko bidean eta horretan jarraitzeko asmoa du. Bisitari eta laguntzaileen garrantzia ahaztu gabe, ezer baino lehen, eskerrak eman nahi izan dizkie urtebeteko ibilian proiektua gauzatzen lagundu duten guztiei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!