Eguneroko ogia, egunero euskeraz

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 20a, 01:00

Ogia eguneroko gauza delako, okindegira joan eta ogia euskeraz eskatzeko kanpaina bultzatuko dute oraingoan Buruntzaldeko Euskara Zerbitzuek. Okindegietan egindako lehenengo kanpaina da hau. Helburua euskaraz kontsumitzea da eta horretarako hainbat baliabide jarriko dituzte bezero eta dendarien esku; baliabideak bezero eta dendari bakoitzaren beharretara eta perfilera egokituko dira. Kontua da, bakoitzak ahal duen neurrian saiakera-txo bat egitea, ogia erostea bezalako ekintza arrunt batean, euskaraz egiteko. Kotoizko poltsak Kanpaina aurrera eramateko eta gauzak errazte aldera, hainbat euskarri eskainiko dizkiete bai bezero, bai dendariei, esfortzu txiki hau egiteko. Batetik, ogi izena euskeraz duten errotuloak banatuko dira okindegietan, ogien aurrean jartzeko, bezeroak errezago identifikatu eta eska dezan nahi duen produktua. Bestetik, ogi motak eta bakoitzaren izena erakusten duen kartela banatuko dute, jendaurrean, ondo ikusteko moduan, jartzeko. Azkenik, kotoizko poltsak banatuko dira, ogi mota ezberdinen izenekin, eguneroko erosketetan erabiltzeko. Helburu mamitsuak Kanpaina honen helburu nagusia euskararen erabileraren inguruko sensibilizazioa jorratzea da. Horretarako, kanpaina honek helburu txikiak finkatzen ditu, luzera lorpen haundiak izan baitaitezke. Bakoitzak bere neurrian esfortzu txiki bat egitea besterik ez dute eskatzen. Bezeroei dagokienez, euskaldunen kasuan, erosketa jarduna euskaraz egitea sustatu nahi dute eta izen berriak ezagutu eta erabiltzea. Erdaldunen kasuan, euskararen presentziaz jabetzea eta euskarara hurbiltzea lortu nahi dute. Dendariei dagokienez, euskaldunei euskarazko zerbitzua eskaintzea eskatzen zaie; erdaldunei, be-rriz, ahal duten neurrian saiakera txiki bat egitea eskatuko zaie, euskeraz zerbitzatuz ez bada, hizkuntza paisaia aldatuz. Okindegietan ere euskeraz Buruntzaldeako Udalak 2002an hasi ziren euskara egitasmoak elkarlanean garatzen eta merkataritzari begirako lan handia egin dute. Orain arte, urtero sektore bati bideratutako egitasmoak landu dira; dagoeneko arrandegi, jatetxe, harategi, ile-apaindegi, estetika-zentro, gestoria eta azkena, fruta-dendetan egin dira. Oraingoa, okindegiei zuzendutako lehen kanpaina da. Buruntzaldea Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil eta Andoaingo Udalek osatzen dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!