Goiz Eguzki jubilatu etxeko kideak Parisera bidaia antolatu dute, martxoaren 23tik 29ra. Izen ematea gaur egin behar da Goiz Eguzkin bertan, arrasaldeko 16:00etan. Bazkide txartela erakutsi behar da eta 2008ko kuota ordainduta izan. Bidaiako kostua 560 eurokoa da eta gaur bertan emango dute ordainketa nola egin informazioa. Bigarren autobus bat betetzeko adina jende elkartuko balitz, bigarren bidaia martxoaren 30ean aterako litzateke.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!