Urteroko moduan, Hernaniko Musika Bandak inauterietako kontzertua emango du datorren igandean, eguerdiko 13:15etan, Udaletxeko Arkupetan. Cipri Otxandorenaren zuzendaritzapean hamasei kanta eskainiko dituzte, Tolosako inauterietakoak guztiak: Diana, Iriyarena, Pello Ziri-Ziri, Baratzako Pikuak, Galtzaundi, Pastelero, Farol Dantza, Paquita la Vergaresa, Isabelita, Habanera, Contrapas, Polka, Praskuarena, Habanera, Jota eta Irureta. Jende asko biltzen duen kontzertua izaten da inauterietakoa. Argazkian iazko kontzertuan, Cipri Otxandorena bera zuzendari dela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!