Hernanik berdindu Zumaiakoren kontra

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 20a, 01:00

HernaniK, Gorengo mailan, Zumaiako taldearen kontrako partidua jokatu zuen atzo Zumaian eta bana berdindu zuen. Hernaniarrek ondo jokatu zuten eta irabaztea ere merezi izan zuten, baina ez zuten jokaldiak bukatzen asmatu, alegia, golak sartzen. Aukera ugari izan arren, 38garren minutuan Bakerok sartutako golarekin konformatu behar izan zuten txuri-berdeek. Bestalde, Zumaiak ez zituen golak sartzeko hainbeste aukera izan, baina sailkapeneko azken postuetan daude eta horrek jokalariak erne ibiltzera bultzatu zituen, eta partidua asko borrokatu zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!