Hernaniko Yone Boutiquek irabazi egin zuen Zaldibiaren kontra

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 20a, 01:00

Hernaniko Yone Boutique areto futbol taldeak irabazi egin zuen 4-3 atzo Zaldibiaren kontrako partidua. Hernaniarrak fuerte hasi ziren eta 3-1 bukatu zuten aurreneko zatia. Bigarrenean Zaldibikoek gogor ekin zioten eta ia berdintzea lortu zuten, baina hernaniarrek eutsi egin zioten eta irabaztea lortu zuten. Hernaniko golak, Josuk, Pacok, Miguelek eta Roberrek sartu zituzten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!