Huarte eta Arkuperen arteko lehia gaur kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 20a, 01:00

PELOTA partidu interesgarriak jokatuko dira gaur kiroldegiko frontoian, Berria txapelketaren barruan. Aurreneko kanporaketa fasean da txapelketa eta gaur Huarte eta Arkuperen arteko lehian erabakiko da bietatik zeinek egingo duen aurrera. Hiru partidu jokatuko dira, kadete, jubenil eta nagusi mailan. Lehia estuena hirugarren partiduan espero da, nagusien mailakoan. Gaur, goizeko 10:30etatik aurrera, kiroldegiko frontoian. Euskal Herriko txapelketako partidua atzo Pagola eta Ugaldek Euskal Herriko txapelketako partidua jokatu zuten Kuku taldearen kontra. Hernaniarrek 30 eta 29 irabazi zuten, maila haundiko partiduan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!