2006. urtean Hernaniko udaletxeak herriekiko lankidetza eta lurralde horietako egoerarekiko sentsibilizazio egitasmoentzat eman zituen dirulaguntzak. Ni hernaniarra izanik eta luzaroan Caracasen (Venezuela) Jesusen Lagundiaren giza programetan lan egin dudanez, gure egitasmo bat aurkeztu eta diru laguntza jaso genuen (Casa de los Muchachos deri-tzon zentro komunitario bati zuzenduta zegoen). Ondoren sentsibilizazio ekintzak egin genituen Hernaniko Biteri Kultur Etxean joan den urteko Aste Santuan. Hizketaldietan parte hartu zuten lagunek eskatu zidaten aurkeztua izan zen Venezuelako egitasmoari laguntzen jarraitu ahal izateko kontu bat irekitzea. Horrela egin genuen Hirugarren Adina Hirugarren Mundurako GKEarekin batera (Hernaniko egitasmoa aurkezteko tartekari izan zen GKEa izan baitzen). Artikulu honen helburua kontu hontan dirua eman duten herrikide guztiei eskerrak ematea da.
Dirua Venezuelara bidali da eta bertan Casa de los Muchachos zentroaren eraikuntza eta azken lanak amaitzeko erabili da. Garai hartan esan zen bezela, zentro hau Caracaseko auzo txiro batetan kokatuta dago eta bertan haur eta gazteekin lan egiten da hezkuntza, kirol eta jolasketa esparrutan boluntario ugarien laguntzaz. Kontutan hartu behar da Caracaseko auzo baztertu askotan txirotasunak ezartzen dituen gaitzak eta drogak eragindako bortizkeriak bizi-tza baldintza gogorreko ingurunea sortzen dutela, ume eta gazteak kaltetuenak izanik.
Berriz ere eskerrak laguntza
eskaini duten hernaniarrei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!