Saharara bidaltzeko janaria biltzen, jaima eta guzti

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 20a, 01:00

urtero garai honetan Saharara bidaltzeko janari bilketa egiten da Hernanin, Udalak eta herritar talde batek antolatuta. Atzokoan Plaza Berri inguruan jaima jarri zuten, jendeak produktuak bertan uzteko. Arroza, lentejak, azukrea, atuna oliotan eta konpresak dira eman beharrekoak eta oraindik ere badago aukera Biterin eta ikastetxeetan propio horretarako kajak jarri baitituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!