Udalak bilerak egingo ditu herritarrekin txotx denboraldiaren onuren eta kalteen gaineko hausnarketa egiteko. Bihar, astelehena, 18-30 urte bitarteko herritarrekin bilduko da; asteartean, 30-45 urte bitartekoekin; asteazkenean, 45-60 bitartekoekin eta ostegunean, 60tik gorakoekin. Bilera guztiak 19:30etan izango dira, Biteri kultur etxean. Ereñotzun ostiralean egingo dute bilera, eskolan eta ordu berean.
Bilera hauen helburua da herritarrek txotx denboraldiko gora-beherei buruz duten iritzia jasotzea, aurrera begirako lan ildoak finkatzeko. Deialdia gutun eta telefono deien bidez egiten ari dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!