aritz Arrizabalaga mutrikuarrak irabazi du aurtengo Inauterietako kartel lehiaketa. Aritzek 34 urte ditu eta Arte Ederrak ikasten ibilia da. Dena den, Kronikari esan dionez, afizioz egiten duen lana da hau eta sorpresa handia izan da beretzat irabazle suertatzea.
Aitortu du ez duela lotura berezirik Hernanirekin; hori bai, urtero sagardotegiren batera edo bestera etortzen omen da. Prentsa bidez ezagutu zuen lehiaketa; aurkeztu, eta baita irabazi ere. Lehiaketa bat baino gehiago irabazi ditu, baina orain artekoak logoekin; hau da irabazten duen lehen kartel lehiaketa.
Txirrita Hernaniko ikono
Herriarekin lotura zuen zerbait bilatzen hasi eta Txirrita izaki egokiena. Aritzen ustez, bertsolaria herriaren ikono bat da, izan ere, sagardoa, bertsoa, festa eta Hernani uztartzen ditu, eta bere uztez, jende gehienak hala ikusten du Txirrita handia. Kulturatik jakinarazi dutenez, 10 lagun aurkeztu dira lehiaketara. Irabazleak, kasu honetan Aritzek, 400 euro jasoko ditu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!