Hasi da bola denboraldia eta bihar izango da bigarren tiraldia, Añorgan. Joan den astean Aian izan zen tiraldia taldeka, eta Ategorrieta izan zen aurrenekoa, 269 brila botata. Elur Txorik lortu zuen bigarren postua tiraldian, 242 brila botata. CDHk 236 brila bota zituen. Eguneko tiraldian M. Burugain, Elur Txori taldekoa, izan zen txapelduna 48 brila botata. Bigarrena, J.Mª Etxebeste izan zen, 47 brila botata.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!