aRETO futboleko partidua ikusteko aukera izango da gaur kiroldegian, Yone Boutique Hernaniko taldeak Zaldibiaren kontra jokatuko baitu. Zaldibiarrak sailkapeneko 7garren postuan dijoaz, jokatutako 12 partiduetatik 6 irabazi, 2 berdindu eta 4 galduta. Yone Boutique sailkapeneko 2garren dijoa, jokatutako 12 partiduetatik 11 irabazi, eta bakarra galduta. Zaldibiarrak Hernanin irabazteko amorratzen izango dira gaurkoan, eta hori dela eta, partidu gogorra aurreikusi dute hernaniarrek. Gaur arratsaldeko 16:30etan jokatuko da partidua, kiroldegian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!