Hernani sailkapeneko lider

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 21a, 01:00

Larunbatean EHU Hernanik partidua jokatu zuen Haro Roja taldearen kontra eta 3-0 irabazi zuen. Jokoak honakoak izan ziren: 25-14, 25-22 eta 25-20. Teknikoki ez zen partidu oso ona izan aurkariek ez baitzuten gehiegi borrokatu. Hernaniarrak gehiago izan ziren erasoan eta nahiko izan zen partidua eskuratzeko. Hernani sailkapeneko aurreneko postuan da eta datorren astean Astilleroren kontra jokatuko dute etxetik kanpo.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!