Hernani Zumaira joango da gaur, joan den martxa ona berreskuratzeko asmoz

Kronika - Erredakzioa 2008ko urt. 19a, 01:00

hernanik, Gorengo mailan, Zumaiara bidaiatuko du gaur, Zumaiakoren kontra jokatzera. Hernanik azken asteetan izugarrizko martxa ona zeraman baina joan den astean Eibartarraken kontra, sailkapeneko azken aurreko doan taldearen kontra, galdu egin zuen Zubipen. Horrek utzitako sentsazioari buelta ematen saiatuko dira gaur txuri-berdeak, berez zaila ez dirudien partiduan. Izan ere, Zumaia sailkapeneko 15garren dijoa eta Hernani 8garren. Partidua gaur arratsaldeko 16:00etan jokatuko dute, Aita Mari zelaian. Emakumezkoen Ligan, Tolosa-Hernani Emakumezkoen Ligan, Hernani Igoera Fasean murgilduta dago eta bihar fase horretan partidu gogorra jokatuko du, Tolosaren kontra. Tolosa sailkapeneko 4garren doa, eta Hernani 5garren, baina puntuz berdinduta. Beraz, despistatu gabe ibili beharko dute txuri-berdeek sailkapeneko goiko postuetan ibili nahi badute. Partidua gaur jokatuko da, arratsaldeko 15:30etan Tolosako Usabal zelaian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!